viernes, 29 de marzo de 2013

Lertxun Hauskara eta Platuxa

Azken egunotan Lertxun Hauskara bakarti bat ikusi dugu. Badirudi bere kideak jada iparralderantz edo joan egin direla. Gure laguna han zebilen, ibaiertzean, harrapatu berri zeukan platuxa bat jan nahiean. Mokoarekin hartu eta irensten saiatzen ari zen behin eta berriro, baina nonbait ez zuen platuxa mokoarekin modu egokian heltzen eta ezin zuen paparoratu. Azkenean, milagarrenean lortu zuen, zorionez. Bitartean argazki sorta bat atera nion, eta den-denak elkarrekin irudi bakar batean jarri ditut. Ez dira bost, bat besterik ez. Basahateak berriz bi dira, arra eta emea.

Lertxun Hauskara - Garza Real - Grey Heron
Lertxun Hauskara - Garza Real - Grey Heron