domingo, 5 de mayo de 2013

Txirriak eta Txirritxoak

Sasi-txinboa - Curruca Zarcera - Whitethroat
Gaur Plaiaundiko atletismo-pistan Gipuzkoako alebin txapelketa izan denez, parkea jendez gainezka zegoen. Bozgorailu baten bidez ahots batek txapelketaren gorabeherak azaltzen zituen, eta noiz behinka, pistola batek lasterketaren baten irteera ematen zuen. Horrek hagaztiak izutu ditu eta askok alde egin dute beste leku lasaiagoren batera.

Estelak esan digu goizean goiz hiru Amiltxori Arrunt ikusi dituela, baina gu iritxi geranerako alde eginda zeuden. Hala eta guztiz ere, zenbait espezie ikusteko aukera izan dugu.

Itzaberriko paduran adibidez, Txirri Arruntak, Txirri Lodiak eta Txirri Grisak zeuden. 


Txirri Arrunt bat, T.Lodiak eta T.Grisak - Correlimos Común, C.Gordos, Chorlito Gris - Dunlin, Knots, Grey Plovers

Hurrengo argazkiak atzo atera nituen Txoritegiko aintziran parkea zertxobait lasaiago zegoenean: Txirri Arruntak, Txirritxo Txikiak eta Txirritxo Handiak.

Txirri Arruntak - Correlimos Comunes - Dunlins
Txirritxo Handia - Chorlitejo Grande - Ringed Plover

Txirritxo Handi gaztea - Chorlitejo Grande joven - Young Ringed Plover
Txirritxo Txikia - Chorlitejo Chico- Little Ringed Plover

Txirritxo Txikia - Chorlitejo Chico- Little Ringed Plover